Bisigodoek ere berean aztarnak utzi zituzten Gaubeako Haranean, beraien babeserako sistemetan eta zaintzean.
Dirudienez, Erdi Aroko aldi ilun honetan, penintsula menderatu zuten tribu ezberdinak, eremu honetatik igaro ziren, batzuetan aurkitzen zutena birrinduz, besteetan eskupoeratuz eta bertako biztanleekin bizikidetuz, gehienetan aurrez aldeko ezarkuntzak aprobetxatuz. Castro de Lastran, Karankan, adibidez, zibilizazio ezberdinez erabilia izan zen, aldi horietan berantkorrena.
Gaubeako aro azaroso honen oroimena baitan dauka, kobazulo eremitiko, baseliza, eliza, dorre eta izaera militarreko etxe sendoetan gauzatzen eta irudikatzen da.
V. eta VIII. Mendeen artean eremitismoaren fenomenoa garatzen da, korronte asketikoa eliza eta aginte zibil hispania-erromatarrak gaitzespetua.
Eremitak, perfekzio kristau erretiroan bilatzen du, bakardadea, leku ezkutuetan eta kasu askotan, sarbide zailekoa. Asketa hauek, beraiek industutako harkaitzetako egoitzetan bizi ziren. Gaubean, Bachicabo, Barrion, Quejon... aurkitzen ditugu kobazuloak baina garrantzitsuenak Pinedo, Corro eta Tobillas-ekoak dira.
VIII. mendean egoera multzo batzuk bateratzen dira: horrela 714. urtean, penintsulan arabiar inbasioa hasten da, azkar hedatzen da, iparraldera heldu arte.
Aro honetakoak dira “mairu”-en inbasioaren kontra altxatu ziren gaztelu batzu, horrela Astúlez-ekoa, beste leku batzuekin batera Berbeia (Barrio) bezala, defentsa talaiak sortu ziren.
Egoera honi beste batzuk batzen zaizkio, VIII eta X. Mendeen artean, berezko okupazio bat ematen da, ez da oinarritzen bertan bizi den hedatze geografikoan, harrera egiten dio espazioaren benetako kolonizazioaren, (dirudienez Asturias eta Leonetik datozen pertsonak dira gehiengoa).
Eskualde honetan garatutako okupazio eredua eliza eta monasterioen eraikuntzan edo ezarkuntzan oinarritzen da, hauen inguruen gertatzen ziren lanerako lurrak.
Erdi Aro garaian, gaztelera hizkuntza berria entzuten hasi zen, (Cartularias de Valpuesta), espazioa elizgizonek kolonizatzen dute IX. Mendearen hasieran. Elizak eta honen eginbehar espiritualizatzaileek, ezarkuntzari eta Arabako probintziako gune honen populatzeari laguntza eskeini diote.
Horrela sortzen da San Román de Tobillas-eko monasterioa, Villanueva eta Valderejon kolonizazio prozesu bat aurrera eramaten duelarik.
Gaubea, nekazaritzak bere paper nagusia mantentzen duen gunea da oraindik, pertsonak elkartu egiten dira eta herrialdean elkarbizi dira, honez gero, beraien lurraldean ez da bíztanle kopuru handirik biltzen.
Gaubean, leinuen arteko borrokak egon dira, botere mantetzearren, IX. Mendearen bukaeran, Gaubea, Bizkaiako Jaunaren menpe geratuko da, 1479. urtea arte. Gaztelako erregerrena izatera aldatzen da.
1463an Gaubea eta Valderejoko Anaiarteak, Arabako Anaiartean batzen dira. Ordutik hona, Añanako Taldea barne, Valdegoviako Anairteak, arabako beste eskualdeen gertaera komunak jarraitu ditu.