Gaubeako haraneko adinekoei konfinamendua errazteko asmoz, Gaubeako Udala, Gizarte Zerbitzua eta Babes Zibila elikagaiak eta botikak etxez etxe banatzeko zerbitzua koordinatzen ari dira, behar duten adinekoentzat. Zerbitzua eskatzeko Gaubeako udaletxera deitu behar da, 09: 00etatik 15: 00etara. Telefonoa: 945 353033.