Uztailean Schubertiadaren edizio berri bat izango dugu Gaubean, aurten lau kontzerturekin.
Kebyart saxofoi laukoteak emango du lehen kontzertua uztailaren 1ean. Emanaldia 20: 00etan hasiko da Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Tuestan, Bach, Mozart, Magrané eta Widmannen lanekin.
Uztailaren 8an, 20.00etan, Konstantin Krimmel baritonoa eta Daniel Heide piano-jotzailea izango dira Tuestako Jasokundeko Andre Mariaren elizan, Franz Schuberten D. 911 Winterreise interpretatzen.
Uztailaren 15ean Espejon Jone Martinezek (sopranoa) eta David Palancak (klabizenbaloa) Scarlatti, Händel, De Torres, D. Scarlatti eta De la Téren konposizioak interpretatuko dituzte. Hori guztia ¿Qué me quieres, Cupido? izeneko programa batean.
Armida Quartett, uztailaren 22an Bachicaboko San Martin elizan Johann Sebastian Bachen piezekin Ihesaren artea lanaren bitartez.
Kontzerturako sarrerak tickets.kutxabank.es eta laurentzako abonuen bidez eros daitezke.
Abonuak 50 €
Sarrerak 15 €