Aurten, 2024an, Gaubeako Udalak, udalerriko ondarea babesteko eta balioesteko lanarekin jarraituz, Astulezen historiari eta ondareari eskaini dio urtea, batez ere gazteluari.
2024ko hilero, hitzaldiak, bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak antolatuko dira, gure ondarea ikertzearen eta kontserbatzearen garrantzia ikusarazteko eta agerian uzteko, hondakinen artean ere gure iraganaren aztarnak ezkutatzen baitira.
ASTULEZ 2024
GAUBEA beti ONDAREAREKIN