Aitor Villanañen jaio eta hazi zen, txikitatik gustatu izan zaio marrazketa eta oso ondo eman izan zaio beti, baita teknika berriak probatu ere, linograbatua kasu, azken aldian esperimentatzen ari dena. Familiari eta lagunei oparitzeko ex libris zigiluak ere diseinatzen ditu, eta urtero Villanañeko jaietako kamisetak egiten ditu.
Herrira itzultzen da ahal duen bakoitzean, eta uda partean Angosto kanpinean aurkituko duzue, harreran lanean edo terrazan zehar edalontziak biltzen, bere irribarre ezabaezinarekin.
Gaur egun Salamancan bizi da eta bertan Filologia Erromanikoa ikasi zuen. Orain, Leidengo Unibertsitatean (Holanda) master bat ikasi ondoren, doktore tesia egin du atzerritarrentzako espainiera akademia batean irakasten duen bitartean. Bere ikerketa gaztelaniaren eta Gaztela eta Leonen hitz egiten diren asturleondar barietate ezberdinen arteko harreman linguistikoan oinarritzen da.
Instagram Aitor:
https://www.instagram.com/aitorsaneme?utm_source=ig_web_button_share_sheet&igsh=ZDNlZDc0MzIxNw==