05/10/2024

Gaubeak zure botoa behar du!

Aurten Gaubeak Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu parte-hartzaileetan parte hartzen du.

Aurkeztutako proiektua "EGUNEKO ZENTROAREN INGURUA URBANIZATZEA" da.

Urriaren 1etik azaroaren 8ra bitartean, Añanako Udalaren, Gaubeako Turismo Bulegoaren, okindegiaren, supermerkatuen eta tabernen bitartez botoa emateko inprimakiak egongo dira.

Añanako Kuadrillako edozein udalerritan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona orok eman dezake botoa.
Bildutako botoak Diputaziora bidaliko dira.

Animatu eta bozkatu! Zure botoak balio du!!!

AFAren egoitza elektronikotik ere eman dezakezu botoa:

https://egoitza.araba.eus/es/-/eleccion-de-propuestas-votaciones-populares